Zure behar guztiei erantzuten diegu

Oso eraikin efizienteak diseinatzeko eta eraikitzeko, zurezko panel eta modulu autosostengagarri ijeztuetan oinarritutako eraikuntza-sistema bat erabiltzen du Eiserrek. Hartara, etxebizitzen isolamendua askoz ere handiagoa da eraikuntza-sistema tradizionalen bidez egindakoena baino.

Etxebizitzen kalitatea ezin hobea da, eta prezioa, txikiagoa etxebizitza tasatu edo babes ofizialeko etxebizitzena baino.

Non dago koska? Bada, Eiserrek ikerketan, garapenean eta berrikuntzan egin duen inbertsioan: hari esker, eraikuntza-sistema industrializatu dugu, lan-eremuan bertan ahalik eta lan gutxien egiteko eta eremu eta materialen errendimendu eta aprobetxamendua ahal bezainbat handitzeko. Gainera, eraikin bakoitzaren azterketa xehe bat egiten dugu, ahalik eta errendimendu eta kalitate handiena lortzeko.

Erabateko kalitatea bermatzen dugu.

EISER Etxebizitza Ekoefizienteak LANDAKOAK

Denboraz kanpoko diseinuak, klasikoak eta, aldi berean, gaurkoak.

Itxura tradizionaleko arkitektura eta, aldi berean, barne-antolamendu optimizatu, garbi eta irekiak.

Denboraz kanpo dagoen etxe bat.

 
EISER Etxebizitza Ekoefizienteak MODERNOAK

Eraikin argitsuak, kanpora irekiak eta leihate handikoak. Diseinu garbi eta abangoardistak eta akabera txukunak.

Geometria puruko etxebizitzak eta zuriaren nagusitasuna, zurarekin konbinatuta. Etxebizitza pertsonalizagarriak, bai koloreen aldetik, bai moduluen antolamenduaren aldetik.

Etorkizunean erraz handitu edo aldatzeko moduko etxebizitzak.

 

NEURRIRAKOAK

ProduktuakInformazio Gehiago

EISER Etxebizitza Ekoefizienteak NEURRIRAKOAK

Etxebizitza desberdin baten bila bazabiltza edo zure ametsetako etxebizitza eraiki nahi baduzu, Eiserrek arkitekto, ingeniari eta teknikaririk onenak jarriko ditu zure esanetara.

Diseinua, antolamendua, barnealdeko eta kanpoaldeko akaberak eta eraikuntzaren xehetasunak zehazten lagunduko dizugu; azken batean, etxebizitzaren bizigarritasuna bermatzeko beharrezko gai guztiak.

Zuk irudikatu bezalaxe eraikiko dugu zure etxea.

 

 

Sortakadmin
Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.