EISER-INFORLUR CLUB CICLISTA-VEHICULO

Eiser Inforlur- bertako txirrindularitzari lagunduz

Eiser Inforlur Duranguesa txirrindulari elkarteko 23 urtez azpiko taldea da. 2015. urtean jaio zen taldea, eta 2017an Hirumet taldea ere batu da bultzatzaile moduan. Hauetaz aparte Ekidom, Getxoko udala eta Construcciones Lasuen ere laguntzaile dituzte. Proiektu hau Eiser eta Inforlur enpresen laguntzari esker sortu zen eta aurten taldea handitu egin da bai lantalde eta baita azpiegitura aldetik ere. Zuzendaritzan Kimetz Lapazaran, Unai Uribarri eta Roberto Arteaga izango dira.

EISER-INFORLUR CLUB CICLISTA-VEHICULO

Bere asmo nagusia, kadete eta junior kategorietan izandako formazioarekin jarraitzea da eta gazteei emaitzak lortzeko presio gabeko talde bat eskaintzea gure inguruan. Gaur egun, Eiser Inforlur, Durangaldeko 23 azpiko kategoriako talde bakarra da eta apurka apurka kategoria hau indartzeko nahia dago, Hain zuzen ere, Duranguesatik Iban Mayo, Joseba Beloki edo Unai eta David Etxebarriaren moduko txirrindulari asko irten dira.
Nahiz eta gehienbat Euskal Herriko lasterketetan ibili, nazioarteko irteerak ere izango dira, betiere, gazteek euren ikasketekin jarraitzeko bateragarritasuna zainduz.

Informazio Gehiago

EISER-INFORLUR CLUB CICLISTA-2
EISER-INFORLUR CLUB CICLISTA
Eiser Inforlur- bertako txirrindularitzari lagunduzadmin
00